Bilduma hau 2021eko udazkenean eguneratutakoa da. Hurrengo urteetan, material berriak sortu eta identifikatu ahala, eguneratu egingo da urtean behineko maiztasunaz. Ez da uneoro eguneratuko, barkatu eragozpenak. Bilduman akatsen bat aurkituz gero edo bertan txertatzeko moduko materialak proposatu nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Soziolinguistika Klusterrarekin (kluster@soziolinguistika.eus). Materialak proposatzeko lagungarri izango da fitxa hau baliatzea.
Hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma
Emaitza kopurua: 175
Emaitzak
- Natura eta jasangarritasunaren hiru atalak (ingurumena, ekonomia soziala eta kultura) lantzen dituen eta 2030. urterako Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrotzen den Kutxa Ekogunea proiektua
- Gasteizen euskarazko aisialdiarako eta kulturgintzarako arnasgune izan nahi duen Ohianeder Euskararen Etxea
- Euskararen esperientziatik abiatuta hizkuntza gutxituen biziberritze-prozesuak bultzatzen dituen Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundea
- Bilbon euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat erreferentzia izan nahi duen Euskararen Etxea
- Hezkuntzan euskararen normalizaziorako antolatutako Eskola Hiztun Bila jardunaldiak (Ulibarri programa)
- Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketa (HIGA)
- Auzoko lankidetzarako, elkartrukerako eta borondatezko parte-hartzea bideratzeko Auzoko ekimena (Euskaltzaleen topagunea)
- Euskara eta hizkuntza aniztasunaren adostasunak ekimena (Euskal Herria 11 kolore herri ekimena)
- Hitz Machine ekimena euskaratik beste 52 hizkuntzetara sortutako oinarrizko hiztegiak (Donostia 2016 eta Bagera Euskaltzaleen Elkartea)
- Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta hiztunen esperientziak biltzen dituen 101L ekimena (Badihardugu Euskara Elkartea)