Bilduma hau 2021eko udazkenean eguneratutakoa da. Hurrengo urteetan, material berriak sortu eta identifikatu ahala, eguneratu egingo da urtean behineko maiztasunaz. Ez da uneoro eguneratuko, barkatu eragozpenak. Bilduman akatsen bat aurkituz gero edo bertan txertatzeko moduko materialak proposatu nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Soziolinguistika Klusterrarekin (kluster@soziolinguistika.eus). Materialak proposatzeko lagungarri izango da fitxa hau baliatzea.
Hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma
Emaitza kopurua: 175
Emaitzak
- Hizkuntzen berreskurapenean, horien estandarizazioak duen garrantzia azpimarratzeko euskara batuaren sorrera eta beharren inguruan sortutako Euskeraren Berreskurapena II-Hizkuntzen estandarizazioa bideoa (Garabide elkartea)
- Hizkuntza baten biziberritzean hezkuntzak izan dezakeen garrantziaren ingurua sortutako Euskararen Berreskuratzea IV-Hezkuntza bideoa (Garabide elkartea)
- Hizkuntza baten biziberritzean hedabideek izan dezaketen eraginaren inguruan sortutako Euskararen Berreskurapena III-Hedabideak bideoa (Garabide elkartea)
- Hego Ameriketako hizkuntzei buruzko Beltzean Mintzo dokumentala (Garabide elkartea)
- Euskararen esperientziaren gakoak azaltzeko eta erakusteko sortutako Euskararen berreskuratzea dokumentala (Garabide elkartea)
- Euskararen erabilera sustatzeko pertsona ezagunen arteko solasaldiak jasotzen dituen Poziktibity bideo kanpaina (Eusko Jaurlaritza)
- Gaikako hiztegiak bideoan (Berria)
- Hizkuntza-ekologiari buruzko elkarrizketa (Belen Uranga)
- XXI. menderako aditz trinkoen zerrenda, hizkera modernora moldatua (Zuzeu aldizkaria)
- Hizkuntza indigenak, gutxituak eta baliabide urrikoak online ikasteko ingelesezko gida (Living Tongues Institute Endangered Languages)