Pasa den abenduaren 14an egin zen 2023ko Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia, UPV/EHUren Donostiako Karlos Santamaria Liburutegian, Txillardegoi aretoan, hain zuzen ere. Eneko Barberenak, Garikoitz Goikoetxeak, Jone Miren Hernandezek eta Marta Luxanek irabazitako sariak jaso zituzten leihaketaren sustatzaile eta babesle diren erakundeen ordezkarien eskutik: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza, UPV/EHU eta Soziolinguistika Klusterra.
Inhar Sastre piano jotzaileak zenbait pieza ederrez jantzi zuen ekitaldia interesgarria eta atsegina izan zen. Hiru lanen laburpenak hitzaldi banatan aurkeztu zituzten egileek eta hilabete gutxi barru Bat soziolinguistika aldizkarian irakurri ahal izango diren artikuluen aurrerapena eskaini zuten. Orain ikusgai daude hiru hitzaldien bideoak eta ekitaldiaren argazki galeria:
Informazio osagarria: https://soziolinguistika.eus/eu/txilardegi_hausnartu/2023/