Euskara kirolkide

Euskara Kirolkide proiektuaren abiapuntu  D ereduko kirola (2016-2018) ikerketa-proiektua da. 2018. urtean amaitutako ikerketa horren ondorioetan agertu zen, besteak beste, kirol klubak euskararentzako gune babestu bilakatzeko beharra, gazteen eskolaz kanpoko aisialdian euskarak presentzia handiagoa har dezan. Gune babestu hori sortzeko, ordea, funtsezkoa da kirolak oso bereak dituen ezaugarriak kontuan izatea esku-hartzeak diseinatzean.

Zein neurri hartu behar lituzkete klubek euskararen babesgune izateko? Erronka horri heldu nahi dio Euskara Kirolkide ikerketa aplikatuak. Azken finean, euskara-gazteak-kirola hirukoteak osatzen duen eremua hobeto ezagutu nahi du, bertan esku-hartzeak diseinatu ahal izateko. Zehazki, honako helburu hauek ditu 2020-2022 urte bitartean garatuko den ziklok:

  1. Kluba euskararen babesgune gisa definitzea. Euskararentzako kirol-aisialdi babestua zertan datzan zehaztea, kirol kluben ikuspegitik.
  2. Definizio hori kirol eremuan parte hartzen duten eragileekin edo protagonistekin kontrastatzea edo testatzea:
    1. Klubaren zuzendaritza-taldearen eta bertako laguntzaileen nahiz langileen errealitateetara hurbiltzea babesgunearen kontzeptu hori.
    2. Entrenatzailearen figurari dagokionez, kluba euskararentzako babesgune izateko beharrezkotzat jotzen dituzten baldintzak, elementuak edo baliabideak hautematea.
  3. Euskararen babesgune izateko norabidean, kirol klubentzat baliagarri izan daitezkeen material edo tresna praktikoak sortzea.

 

Zuzendaria:

Jone Miren Hernandez (EHU)

Bulegoko langileak:

Maialen Iñarra Arregi

Partaideak

Eusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Kirol Saila)

Gipuzkoako Foru Aldundia (Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza eta Kirol Saila)

Artez Euskara Zerbitzua

Kirolean Euskaraz

Babesle-laguntzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza