Auñamendi Eusko Entziklopedia berritua aurkeztu dute. Soziolinguistika Klusterrak du soziolinguistika atalaren ardura.

Eusko Ikaskuntzak Auñamendi Eusko Entziklopedia sarean eskuragarri jarri
du. www.euskoentziklopedia.org
atarian Euskal Herriari buruzko 150000 artikulu eta 500000 dokumentutik gora
aurki daitezke. Bernardo Estornes Lasaren Auñamendi Entziklopedia izan
du oinarritzat. Teknikoki erabilgarritasun handiko webgunea prestatu dute: irudiz
eta loturaz hornitua eta bilaketetarako erraztasunak ematen dituena.

Soziolinguistika Klusterrak du Entziklopediako soziolinguistikari
buruzko atala
ren ardura. Hasiera batean aurten kaleratuko den Soziolinguistika
Eskuliburaren edukiekin hornitu da atal hau, eta aurrerantzean ere eguneratu
eta osatzeko asmoa dago.