2015eko HAUSNARTU Sarietako irabazleak

Xabi Aizpurua Ugartek irabazi du 2015eko HAUSNARTU lehiaketako lehen saria, Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia lanarekin.

Egileak 1.500 €  eta Zumetaren litografia jasoko du sari modura. 

Bigarren saria Jaime Altuna Ramirezentzat izan da1.000  jasoko ditu Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntz mudantzak nerabezaroan lanarengatik. 

Hirugarren saria, 700 €koa EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan lanaren egileak jasoko du:  Haritz Etxeberria Bereziartua.

Lan irabazleak,  HAUSNARTU lehiaketan parte hartu duten beste hainbat lanekin batera BAT Soziolinguistika Aldizkariak argitaratuko ditu 97. zenbaki monografikoan,  2015eko abenduan.

Sari-banaketa 2016ko urtarrilaren 29an izango da Donostian.