BAT ALDIZKARIA 98 ZENBAKIA Kalean! EUSKALTZALETASUNAREN AKTIBAZIOA

Euskaltzaleen TOPAGUNEAREKIN elkar lanean egin du BAT aldizkariak 98. zenbakia. Aurten bertan, 2016ko urtarrilean izan zen TOPALDIAN euren aurkezpenak egin zituzten egileek prestatu dituzte euren artikuluak aldizkarirako, eta horregatik, eskertuak gaude, honakoak eskaintzeko moduan gaudelako.

Artikuluen laburpenak irakurgai, eta erosteko aukera BAT Aldizkariaren web gunean daude.

DOSSIERRA

  • Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Esquisabel Larrañaga: Euskalgintza eta feminismoa: Identitateak berreraiki, demokrazia sendotu, boteretze kolektiboa bultzatu eta subalternitate eraldatzaile unibertsalak eraikitzeko proposamen bat
  • Jasone Mendizabal: "Euskaltzaleen Topaguneko esperientzia  arrakastatsuak: ikuspegi lokala eta nazionalaren osagarritasuna"
  • Iñaki Martinez de Luna: Diskurtso multzo koherentea XXI. mendeko giltzarri (bizikidetzarena, identitatearena, berdintasunarena, aniztasunarena, erantzukizunarena, justiziarena eta errespetuarena).
Gurean Atalean:
  • Iñaki Marko, Beatriz Akizu: DiKomA Proiektua.  Hizkuntza-ekologiaren Diskurtsoaren bidez Komunitatea Ahalmentzen laguntzeko Proiektua
  • Jose Anjel Aldai: Hizkuntzen ahozko erabilera Aiako kalean eta leku publikoetan
  • Aritza Eskandon: Vitoria-Gasteizko gurasoekin euskararen transmisioaz eginiko ikerketa kualitatiboaren ondorio txostena
Munduko soziolinguistikaren leihoa
  • Julia Sallabank: Hizkuntzaren biziberritzerako politika eraginkorra: nolakoa izan liteke?
liburu erreseina Asier Barandiaranek  IRUJO, Xabier; URRUTIA, Iñigo (2013): Historia jurídica de la lengua vasca. 1789-2013.