Genero-identitatearen hizkuntza jokoa. hurbiltze etnografikoa nerabeen hizkuntza-praktiketara

3,00€

 
Laburpena. artikulu honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. horretarako, pasai donibane eta lezoko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografiko batean oinarritu naiz, gazteen perspektiba erdigunean jarriz. hizkuntzapraktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honetan, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke. hizkuntzaren bidez nerabeek identitate zehatz batzuk jokatzen (antzezten) dute eta neska eta mutilen artean hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasunak ematen dira.
Hitz gakoak: Hizkuntzaren Antropologia, Generoa, Euskara, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Antropologia, Etnografia.

Egilea(k): 
Jaime Altuna Ramírez
Aldizkaria: 
HIZTUN BERRIAK- BAT 104
Urtea: 
BAT 104 - 2017 (3)