2010eko Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak aurkeztu dira Lezon.

Lezo- Aurkezpena

Soziolinguistika Klusterrak 2010eko azaroan burutu zuen neurketa Lezon. Herrian azken 20 urteetan egin den 12. neurketa izan da, beraz, euskararen erabilerak Lezoko Kaleetan darraien bilakaera aztertzeko nahikoa datu dago eskura gaur egun. 2010ean Lezoko kaleetan gertatu ziren 100 elkarrizketatik 61 gaztelaniaz izan ziren, 38 euskaraz eta 1 beste hizkuntza batean.

Asier Basurto burutu zuen aurkezpena maiatzaren 17an Udalaren Kultur aretoan. Neurketak emandako emaitza nagusiak eta bertatik atera litezkeen ondorioak aurkeztu ondoren, saiora hurbildutako herritarrek euren iritzia eman eta kezkak elkarbanatzeko aukera izan zuten.

Lezoko udalaren webgunean ikusgai daude neurketa honek emandakoaren ondorio nagusiak eta baita txosten osoa ere, gehiago sakondu nahi duenarentzat.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN