2012-2014 urteetan zehar jarraitu beharreko norabidea definitu eta Klusterrak izan beharko lukeenaz hausnartzeko aukera emango duen ekimena da. Otsailetik maiatzera arte iraungo du prozesuak. Hainbat lan-saio burutuko dira bitarte horretan. Klusterraren inguruan biltzen diren bazkide, langile, kolaboratzaile, bezero, aliatu eta erabiltzaileen iritziak eta proposamenak kontuan hartzeko bideak jarriko dira.

Egiten dena etengabe zalantzan jarri eta proposamen eta ideia berrien sormenari tartea ematea, hobekuntzarako ezinbestekoak direla sinetsita, hausnarketa estrategikoak Klusterraren jarduna aberastuko duelakoan gaude. Hurrengo hilabeteetan izango da, hausnarketa hau eta bere emaitzen ondorioak ikusteko aukera.