Soziolinguistika Klusterrak V HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Euskal soziolinguistika alderdi teorikotik, metodologikotik edo saiakera-arloan jorratzen duten lanak sarituko dira.
Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbidea, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatu daitezke.
Lanak aurkezteko epea 2012ko urriaren 31n amaituko da. Sarien deialdiaren oinarriak soziolinguistika.eus/hausnartu helbidean ikus daitezke.