Koldo Mitxelenak Ramon Piñeirorekin izan zuen harremana kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak eta Galiziako Xuntak honako mintegia antolatu dute “Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira”.
Antolaketan parte izan dira baita ere, Galiziako Kultura Kontseilua (Galiziako Consello da Cultura Galega) Ramon Piñeiro Zentroa eta HABE. Soziolinguistika Klusterrak ere ikastaroaren antolakuntzan lankidetzan aritu da.
Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrena aurten betetzen dela gogoan hartuta, gaur egungo hizkuntza aniztasunaren testuinguruan euskarak eta beste hizkuntza gutxiagotu batzuek izan behar duten lekuari buruzko hausnarketa egin eta aukera onenak aztertzea da mintegiaren helburu nagusia.
Mitxelenaren soziolinguistikaren eta pentsamenduaren esparrura egindako ekarpenak zabaltzeko asmoa du mintegiak, eta horien inguruan euskararen etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeen ideiak gizartean zabaltzeko. Gainera, Europako eta bertako hizkuntza-aniztasunaren testuinguruan euskarak eta beste hizkuntza gutxituek izan behar duten lekuaren gainean hausnartu eta eztabaidatuko da.
Mintegia irailaren 1ean eta 2an izango da Donostiako Miramar Jauregian |
Ikastaroak 20 orduko balio akademikoa izango du |
Matrikularen prezioa: maiatzaren 31 arte 60€. Ekainaren 1etik aurrera 68€ |
Informazio gehiago, egitaraua eta izen izen-ematea hemen
|