Datorren ostiralean izango da, urtarrilaren 29an, Soziolinguistika Klusterrak San Telmo museoan (Donostia) antolatu duen mintegia.
Ahozkotasuna: aisialdian eta lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko ekarpenak hezkuntzatik azalpen eta praktika-saioarekin osatuko da. Soziolinguistika Klusterra Bergarako ikastetxeekin elkarlanean gauzatzen ari den BERBEKIN ikerketa programa aurkeztearekin batera, aztertuko da bertako ezagutza nahiz tresnak zein neurritan balia daitezkeen aisialdian eta lan munduan.
Ines Garcia-Azkoaga (EHU) eta Josune Zabala (Soziolinguistka Klusterra) izango dira mintegia bideratuko dutenak.
Ondoren izango da HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketaren SARI-BANAKETA. 2015ean aurkeztutako lanen lehen hiru saridunek aurkeztuko dituzte euren lanak:
- Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia. Xabi Aizpurua
- Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntz mudantzak nerabezaroan. Jaime Altuna
- EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan. Haritz Etxeberria
Sarrera librea den arren aurrez izen-ematea eskertuko da. 943 592 556 kluster@soziolinguistika.eus