LEHENENGO ALDIZ NEURTU DA HITANOAREN KALEKO ERABILERA

Soziolinguistika Klusterrak Azpeitian egindako kale-erabileraren emaitzak aurkeztu ditu aste honetan. Neurketa honek berrikuntza garrantzitsua izan du, hizkuntzen erabilera behatzeaz gain hitanoaren erabilera ere neurtu baita lehenengo aldiz.

Horretarako, kale-neurketaren metodologiari hainbat egokitzapen egin zaizkio. Lehen aldia da tokaz eta nokaz entzuten diren elkarrizketak kuantifikatzen direla. Soziolinguistika Klusterrak berariaz egokitu du kale-neurketen metodologia horretarako.

Estreinakoz inplementatzen den datu-bilketa izanik garatze fasean dagoen metodologia da. Aurrera begira, aplikazio berriak beharko dira, hobekuntzak eta zuzenketak egin, eta behin betiko metodologia finkatu ahal izateko.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN