Batzar Orokorra maiatzaren 10ean Andoainen

Soziolinguistika Klusterrak datorren maiatzaren 10ean egingo du Ohiko Batzar Orokorra, Martin Ugalde Kultur Parkean. Erakundearen urteroko batzarrean lantzen diren ohiko gaiez gain, beste eduki gatzuk lantzeko baliatuko da saioa. Soziolinguistika Klusterrak hiru balio ditu: zientifikotasuna, elkarlana eta gizarte-konpromisoa. Azken biak landuko dira, bazkideen artean eta hainbat gonbidaturekin batera. Bukaeran mokadu bat egiteko aukera izango da.

Soziolinguistika Klusterraren bazkide guztiak (erakundeak eta norbanakoak) gonbidatuak daude Batzarrean parte hartzera. Etortzekotan, inprimaki honetan izena eman behar da.

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN XIV. BATZAR OROKORRA

 
Eguna: 2018ko maiatzaren 10a, osteguna.
Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain
Egitaraua:

12:00-12:30 Batzar Orokorra (lehen deialdia 15 minutu lehenago izango da)

  • 2017 ekitaldiko helburuen betetze-maila.
  • 2017 ekitaldiko diru sarrera eta gastuen balantzea.
  • 2018 ekitaldiko proiektuak, helburuak eta aurrekontua.
  • Galde-eskeak

12:30-14:00 Balioen lanketa: elkarlana eta gizarte-konpromisoa

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN