EUSLE metodologiaren 2017ko esperientzien txostena ikusgai

Eusle metodologia Aldahitz proiektuaren baitan garaturiko metodologia nagusietako bat da. Lan munduko testuinguruetan hizkuntza-ohiturak euskararen erabileraren norabidean aldatzeko proposamen metodologikoa da.

Hainbat urtetan langune ezberdinetan egin izan dira “Eusle esperientziak” metodologia hau aplikatu, garatu eta bere emaitzak frogatzeko. Esperientzia hauen inguruko ondorioak argitaratuak izan dira, besteak beste, bi argitalpenetan: Aldahitz ikerketa 2014 – Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan eta Aldahitz Ikerketa – Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016.

Orain, 2017ko udazkenean izandako Eusle esperientzien txostena ere eskuragai dago. Bertan aztertzen diren esperientziak lau lantokitan garatutakoak dira: Fagor Industrial enpresako bi departamentutan, Emakunden eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Sailean.

Ikusi txostena

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN