Gipuzkoako Hizkuntzen Mapa AESLA Hizkuntzalaritza kongresuan

Valladoliden, martxoaren 27tik 29ra bitartean egin den AESLA Hizkuntzalaritza kongresuaren Soziolinguistika atalean aurkeztu du Belen Urangak Gipuzkoako Hizkuntzen mapa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez egiten ari den proiektua 2018an jarri zen abian, eta urte horretan buruturiko lehen fasean Gipuzkoako populazioaren jatorria kontuan hartuta, bertako hizkuntza-aniztasunaren identifikatu da, bereziki, 2000 urtetik aurrera bertakotzen ari den jatorri atzerritarreko populazioaren ezaugarriak identifikatuz. Hizkuntza-aniztasun handiaren aurrean, errespetuzko kudeaketa publiko eta sozialaren inguruko lehen proposamenak ere egin dira honezkero.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN