Jendaurrean Erabili proiektuaren inguruko aurkezpena Sharing Society nazioarteko konferentzian

Pasa den maiatzaren 23 eta 24an Bilboko EHU-Bizkaia aretoan gizarte eraldaketarako ekintza kolaboratibo kolektiboen inguruko nazioarteko konferentzia egin zen. EHU kide den Sharing Society proiektuaren inguruan antolatutako hitzordua izan zen. Soziolinguistika Klusterrak EHUko ikerketa-talde batekin batera gidatzen duen Jendaurrean Erabili proiektuaren inguruko komunikazioa aurkeztu zuten Asier Basurto eta Eduardo Apodakak. Komunikazioan Praktika Komunitateak, komunikazio publikoan euskararen erabilera areagotzeko metodologia bezala hizkuntza-gobernantza eredu berrian egin dezakeen ekarpenaren ingurukoa da. Bai testua eta bai aurkezpena ere ingelesez daude, konferentziaren gidalerroei erantzunez. Testua, konferentziako beste guztiak bezala, CC (BY-NC-SA) lizentziapean deskargatzeko eta irakurtzeko moduan dago sarean.

Sharing Expertise on Boosting the Use of Basque Language in Public Communication
Asier Basurto Arruti and Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

http://www.jendaurrean.eus

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN