Hizkuntza-komunitatea kontzeptuaren bilakaera, gaur egungo esanahia eta haren aktibazioa hartu du gai monografikotzat BAT aldizkariko urteko bigarren zenbakiak (BAT 115); hizkuntza biziberritzeko prozesuetan gai zentrala izan ohi den terminoaren definizioa, subjektua eta komunitatearen aktibaziorako ezinbestekoak diren ezaugarriak aztertzen dira bertan.
Zenbakiaren antolakuntzan Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean aritu da BAT aldizkaria, lehenagotik ere egin bezala. Izan ere, bildutako zenbait artikulu 2020ko otsailaren 6an, Bilbon, egindako Topaldian parte hartu zuten hizlari batzuk idatzi dituzte.
Artikuluen zerrenda:
- Mikel Zalbide. Hiztun-elkartea, azal eta mami
- Andere Ormazabal. Zesar Martinez. Euskaltzaleen mugimendua eta Euskara elkarteen antolaketa mintzagai
- Zesar Martinez, Maialen Iñarra. Herritarren hizkuntza-aktibaziorako prozesu proposamena
- Igor Calzada. Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa
GUREAN atala:
- Beatriz Zabalondo, Asier Basurto. Praktika linguistikoak eta harremanak Euskal Herriko komunikazio publikoan
- Artzai Gaspar Arraiza. Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak H
Horrez gain, irakurleak aurki ditzake, HABE liburutegiarekin lankidetzan, liburu berri hautatuen erreferentziak SOZIOLINGUISTIKAREN MUNDUKO LEIHOA atalean.