Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen (HIGA) topaketa E-GA proiektu lehiaketa eta online topaketa bihurtzeko eraldatu da 2021eko edizioan

HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa antolatu izan da azkenengo urteetan, mundu osoko gazteak saretzeko asmoz. 2020ko ekitaldia 2021era atzeratu zen eta aurten ere ezin izango da aurreikusi bezala egin.

Hori dela eta, HIGA e-GA bihurtu da: hizkuntza-lankidetza sustatzeko lehiaketa, alde batetik, eta streaming bidez egingo den topaketa, bestetik. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 23an amaitzen da eta sari banaketa Topaketan egingo da, hau da, ekainaren 11n.

Lana bidaltzeko esteka honakoa da: https://forms.gle/aPuj4sPGCwrWv5J2A

Informazio gehiagorako Twitter, Instagram eta Facebook kontuak (@higagasteiz) erabil daitezke eta harremanetarako higagasteiz@gmail.com helbidea.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN