Kataluniako Generalitateko ikerketa soziolinguistikoaren arduradunekin bilera

Euskara biziberritzeko ikerketa garatzeko eta lan horretan etengabeko berrikuntza txertatzeko, garrantzitsua da beste hizkuntza komunitate batzuetan egiten dena ezagutzea. Soziolinguistika Klusterrarentzat Katalunia erreferentzia garrantzitsua da eta sarri jokatu izan du erreferentzia eta ideia berrien iturri gisa. Ikerlari, ikergune, irakasle eta aditu garirekin harreman iraunkorra du Klusterrak; bereziki nabarmentzen da CUSC-UB ikergunearekin hitzarmena eta harreman emankorra.

Pasa den ekainaren 14an Soziolinguistika Klusterraren zuzendari Imanol Larrea Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politika Zuzendaritzako arduradunekin bildu zen Bartzelonan. Bileran erakunde bakoitzak bere une honetako jardunaren berri eman zuen eta interesgune komunak identifikatzeko balio izan zuen. Ester Franquesa Hizkuntza Politikako Zuzendari Nagusia (funtzioetan) batetik, eta Vanessa Bretxa zein Anna Torrijos azterketen ataleko teknikariak, bestetik izan ziren topaketan. Aurrera begira elkarren berri izateko eta elkarlan aukerak aztertzeko borondatea erakutsi zuten bi aldeek.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN