Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea ireki da

Sarien XIV. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

Irailaren 17ra arte dago aukera hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko.

2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Euskal soziolinguistikaren ikerlarien lana bultzatzea eta ikerlari berriak eremu honetara biltzea bilatzen da. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Txillardegi – Hausnartu Soziolinguistika Sariak izenarekin, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.

2021eko deialdia:

Lanak aurkezteko epemuga 2021eko irailaren 17a izango da.

2021eko edizioan honakoak izango dira irabazleentzat sariak:

  • Lehen saria: 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria: 1.300 euro
  • Hirugarren saria: 1.000 euro

Informazio osagarria, xehetasunak eta deialdiaren oinarriak:

https://soziolinguistika.eus/eu/txillardegi_hausnartu/2021-deialdia/

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN