Gipuzkoako hizkuntza aniztasunaren mapari buruzko artikulua Euskera aldizkarian

Euskaltzaindiak argitaratzen duen Euskera aldizkariaren 2020ko bigarren zenbakia argitaratu da berriki. Bertan, besteak beste, soziolinguistikaren gaineko hainbat artikulu irakur daitezke.

Gipuzkoako hizkuntza aniztasunaren mapa proiektuaren ibilbidea eta emaitzak azaltzen ditu horietako batean Soziolinguistika Klusterreko ikerlari Belen Urangak:

Gipuzkoako hizkuntzen mapa: hizkuntza-aniztasunaren azterketa, euskara biziberritzearen testuinguruan

LaburpenaGipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapak azaltzen du Gipuzkoako biztanleek zein hizkuntza hitz egiten dituzten euskara, gaztelania eta ingelesa ez direnak. EUSTATek argitaratzen dituen biztanleriaren udal-erroldako datuen azterketa eginez, jatorri atzerritarreko biztanleriaren banaketa erakutsi da, artikulu honetan herrialde-eta eskualde-mailan, nahiz eta udalerri-mailako banaketa egitasmoak argitaratu duen webgunean kontsulta daitekeen. Azterketaren emaitzak erakusten du Gipuzkoan badirela 10 hizkuntza 1.000 hiztun baino gehiago izan ditzaketenak, eta 120 hizkuntza inguru hiztun-kopuru txikia dutenak. Ikerketa kualitatiboaren emaitzek erakutsiko dutenaren zain, proposatzen den hizkuntzen banaketa hipotesi-mailan hartu beharrekoa da.
Gako-hitzak: immigrazioa, hizkuntza-aniztasuna, kultura-aniztasuna, kulturartekotasuna, biztanleria.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN