Quebec-eko Laurence Alain ikerlaria barne-mintegian

Aldiro-aldiro Soziolinguistika Klusterraren bulego teknikoak barne-mintegiak egiten ditu langileen arteko ezagutza partekatu eta etengabeko prestakuntza lantzeko. Mintegi batzuetan gonbidatutako adituek parte hartu ohi dute eta halaxe izan da irailaren 30eko saioan ere.

Laurence Alain, Laval Unibertsitateko antropologo quebectarra, Martin Ugalde Kultur Parkean izan da, Soziolinguistika Klusterraren Bulego Teknikoko kideei bere ikerketa-ibilbidearen inguruko eta Quebec-eko hizkuntza egoeraren berri ematen. Hiru aztergai nagusi izan ditu saioak:

  • Quebec-eko hizkuntza legedia eta frantsesa bultzatzeko prozesua
  • Quebec-eko jatorrizko herrien hizkuntzen egoera
  • Alainek EAEko eta Kataluniako hizkuntza dinamikak konparatzeko helburuarekin egiten diharduen ikerlana.

Barne mintegian parte hartzeaz gain, lehenago, Soziolinguistika Klusterraren lana aurkezteko eta euskararen egoerari buruzko hainbat elementu aztertzeko bilera ere egin da ikerlaria eta Klusterreko kideen artean.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua