Soziolinguistika Klusterraren bulego teknikoak 2021.eko bosgarren barne-mintegia egin du urriaren 28an. Langileen arteko ezagutza partekatu eta etengabeko prestakuntza lantzeko saio hauetako batzuetan adituek parte hartu ohi dute gonbidatu gisa eta hala zan da honetan ere.
Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Ekonomikoaren Oinarrien Saileko kide den Joxe Ramon Uriarte irakasleak, ekonomiaren azterketa eta jokoen teoriaren gaineko ezagutza hizkuntza-portaeren eta hizkuntzen ordezkapenaren eremura ekarri du, Stefan Sperlich Genevako Unibertsitateko ikertzailearekin batera.
Hiztunen arteko elkarrekintza eta hizkuntzen ordezkapena eredu matematikoetan deskribatu eta azaldu dituzte, bi fenomenoen arteko lotura agerian utziz. Eraikitako eredu teorikoa ebidentzia enpirikoen gainean kontrastatu eta baliozkotu dute, Euskal Herriko, Galeseko eta Irlandako hizkuntza gutxituen erabilera datuak erabili.
Jokoen teoriatik eta ekonomia analisiaren eremutik soziolinguistika ezagutzari egindako ekarpen interesgarri hau A behavioural model of minority language shift: Theory and empirical evidence artikuluan argitaratu dute ikertzaileek.