Migrazioei eta harrera linguistikoari buruzko jardunaldiko hitzaldien bideoak, aurkezpenak, argazkiak eta kronika ikusgai

Pasa den azaroaren 11n Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren XIII. edizioa egin genuen Iruñean. Hitzaldi, aurkezpen eta mahai-inguru interesgarriak izan ziren egunean zehar. Parte hartzaileek ideia eta erreferentzia interesgarriak jaso zituzten jatorri atzerritarreko herritarren sektorean euskararen biziberritzea lantzeko.

Jardunaldian landutakoa parte hartzaileen eta interesa duen ororen esku dago honezkero Soziolinguistika Klusterraren webgunean. www.soziolinguistika.eus/jardunaldia atalean ikusgai daude:

  • Saio guztien bideoak
  • Hizlariek pantailan erabilitako aurkezpenak
  • Jardunaldiko edukien laburpen-dokumentua
  • Jardunaldiaren kronika
  • Argazki galeria.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN