Gazteak eta euskarari eskaini dio zenbaki monografikoa Bat Soziolinguistika Aldizkariak

Aldizkariaren 120. zenbakian gazteen hizkuntza erabilera, gaitasunak eta bizipenak jorratu dituzte zenbait adituk, ikuspegi desberdinetatik. Neurri batean 2020ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian landu ziren gaiak jaso dira aldizkarian. Honakoa da artikulu eta egileen zerrenda:

  • Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio Estibaliz Amorrortu Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar, Ane Ortega Etcheverry
  • Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia Olatz Altuna Zumeta, Jone Miren Hernández García
  • Babesguneak: euskal hiztun gazteak aktibatzeko aukera Jone M. Hernández García, Maialen Iñarra Arregi, Jaime Altuna Ramírez
  • Taldean jardun, taldean hiztun Jaime Altuna Ramírez, Jone Miren Hernández García
  • Euskarabentura eta gazteen hizkuntza erabilera Ainhoa Pardina Arenaza
  • Pulunpa! Emozioetatik euskaraz Odei Guirado Irasuegi
  • Ikasleen motibazioa handitzea, euskararekiko atxikimendua hobetzeko bidea Yolanda Olasagarre Mendinueta, Rosa Ramos Alfaro
  • Hizkuntzaz besteko irakasgaietan euskararen ahozko erabilera indartzen Inés García-Azkoaga, Olatz Bengoetxea Manterola, Josune Zabala Alberdi

Euskal Soziolinguistikaren eremuko ikerketa eta hausnarketak ezagutu eta jarraitzeaz gain, ezagutza zientifikoa partekatu eta zabaltzeko proiektuari babesa eman nahi badiozu, Bat Soziolinguistika aldizkariaren harpidetza egin dezakezu.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua