Lan eskaintza: ikertzaile/teknikaria

Soziolinguistika Klusterra ikerguneak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako eta jarraitzeko aukerarekin.

Garatu beharreko lanak

  • Soziolinguistikako ikerketa proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
  • Batik bat hezkuntza eremuan ahozkoaren gaitasunean eta erabileran eragiteko martxan dauden proiektuak garatu.
  • Partzialki telelanean jarduteko aukera dago.

Ezaugarriak

  • Euskaraz eta ingelesez komunikatzeko gaitasun ona.
  • Ahozko hizkuntzaren didaktikarekin zerikusia duten ikerketetan eta irakasleen prestakuntzan eskarmentua.
  • Soziolinguistikako ezagutza.
  • Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
  • Proiektuak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna.
  • Ikerketan eskarmentua izatea, batez ere doktoretza tesia bukatzear edo bukatuta izatea.

Izena emateko

Kurrikuluma bidali helbide honetara: kluster@soziolinguistika.eus 2022ko apirilaren 13a baino lehen

Informazio gehiago: 943 59 25 56

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua