2022 Urteko Txostena irakurgai dago

Urtero bezala Soziolinguistika Klusterrak egindakoaren laburpen bat biltzen duen txostena argitaratu da: 2022 Urteko Txostena. Erakundearen barne-bizitza, proiektuetan landutakoa eta kanpo-harremanak laburbiltzen dira txostenean, urtearen ikuspegi osoa eskainiz.

Mertxe Mugika lehendakariak urteko mugarri nagusien errepasoa egin du sarrerako testuan, hizkuntzen erabilera kale neurketa eta nazioarteko harremanak nabarmenduz. Ikergunearen barne egiturak eta proiektu estrategikoak aurkezten dira, jarraian. Proiektuen atala da mardulena; egitasmo bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta lankidetzak aurkezten dira orriz orri. Klusterrak elkarlan bideak jorratzeko duen bokazioari erantzunez, 2021ean izandako harremanak eta gauzatutako lankidetzak ere jasotzen dira. Azkenik, erakundearen aurrekontuen oinarrizko deskribapena eskaintzen da.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN