Anik Nandiren aurkezpena Soziolinguistika Klusterraren barne mintegian

Ikerlari indiarrak ibilbide esanguratsua garatu du soziolinguistika ikerketan Eskozian, Irlandan eta Galizian. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu.

Aldiro-aldiro Soziolinguistika Klusterraren bulego teknikoak barne-mintegiak egiten ditu langileen arteko ezagutza partekatu eta etengabeko prestakuntza lantzeko. Oraingoan, besteak beste, Nandik Galizian familia barneko hizkuntza politikaren gainean egindako ikerketa ezagutzeko aukera izan da.

Familiako hizkuntza-praktikei erreparatu die, hizkuntza-hautuen atzean dauden sinesmenak eta belaunaldien arteko transmisioa hobeto ulertzeko. Datu etnografikoetatik abiatuta, lan honetan behaketak, gurasoei elkarrizketak eta eztabaida-taldeak aztertu ditu ikerlariak. Galiziera belaunaldiz belaunaldi transmititzeko gurasoen estrategiak galiziar lurraldeko testuinguru desberdinetan aztertu ditu, galizieraren aldeko jarrera duten gurasoen agentziari arreta berezia jarriz. Bereziki, eskolatik kanpo, etxean, ematen diren praktikak baliatuz.

Artikulu honetan irakur daitezke ikerketaren nondik norakoak: Micropolíticas lingüísticas familiares de resistencia: Estrategias parentales para la transmisión intergeneracional del gallego

.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN