Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2022ko edizioan aurkeztutako lan mamitsuekin osatu da Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 2023ko lehen zenbakia.
Bertan daude sarituak izan ziren hiru lanak:
- Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: Lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan
Xan Aire - Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa
Iñaki Beristain Agirre - Tolosaldeko Ikasle Eusleak. DBHko ikasleekin gauzatutako lau asteko ariketaren emaitzak eta ikasleen iritziak
Imanol Artola Artetxe
Horrez gain, epaimahaiak nabarmendutako beste bi lanek ere tokia dute aldizkarian:
HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.