
Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarri dute Txillardegi-Hausnartu sarian XIX. edizioa. Deialdi honen bidez, euskararen egoerari buruzko ikerketa eta hausnarketa sakonak bultzatu nahi dira, eta lanak aurkezteko epemuga 2026ko irailaren 21a izango da.
Ikerketa berritzaileak eta diziplinarteko begiradak
2008an sortu zenetik, egitasmo honen helburu nagusia euskal soziolinguistika teoriko zein metodologikoa aberastea eta berritzea izan da. Alde batetik, arlo honetan dabilen jendearen jarduna aitortu nahi du eta, bestetik, ikertzaile berriak eremu honetara erakartzea du xede.
Sari hauetan oinarri zientifikoa duten azterlanak zein gogoeta teorikoak onartzen dira. Gainera, deialdiak izaera irekia du eta hainbat diziplinatako ikuspegiak biltzen ditu: soziologia, antropologia, hizkuntzalaritza, komunikazio-zientziak, zientzia politikoak eta psikologia, besteak beste.
Txillardegiren ondarea gogoan: Sari hauen izenarekin Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omendu nahi da, euskararen ezagutza soziolinguistikoa egituratzeko eta zabaltzeko egin zuen funtsezko lanari gorazarre eginez.
Sariak
Aurten ere, hiru sari nagusi banatuko dira:
- saria 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
- saria 1.300 euro
- saria 1.000 euro
Lanak bidaltzeko azken eguna: 2026ko irailaren 21a.
Deialdiaren informazio osagarria, xehetasunak eta deialdiaren oinarriak: https://soziolinguistika.eus/eu/txilardegi_hausnartu/2026-deialdia/
Sari hauek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuodetzaren eta Gipuzkoako Foru Alundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren laguntza jasotzen dute.


