Ipar Euskal Herriko kaleetako erabilera datuen aurkezpena “Euskararen Erronkak” formakuntza saioan Biarritzen

Soziolinguistika Klusterrak parte hartuko du Irailaren 26an “Euskararen Erronkak” izenburupean antolatu den formakuntza saioan.

Soziolinguistika Klusterrak parte hartuko du Irailaren 26an “Euskararen Erronkak” izenburupean antolatu den formakuntza saioan. Goiz osoko egitarauan, Euskararen Erakunde Publikoaren, Euskal Konfederazioaren eta Soziolinguistika Klusterraren aurkezpenen bidez, gaur egun euskararen egoera zein den eta hurrengo urteetan arretaz landu beharreko ildoak zeintzuk diren ezagutu eta hausnartzeko aukera izango da.

Klusterrari dagokionez, Hizkuntzen Erabileraren kale Neurketaren azken edizioko emaitzak aurkeztuko ditu Olatz Altuna ikerketaren zuzendariak. Arreta berezia jarriko da Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako erabileran eta 1989tik 2016ra bitartean eman den bilakaeran. Saioan izena eman behar da aurrez.

 

 

Formakuntza saioa Mintzalasai ekimenaren baitan kokatzen da. Seigarren aldiz eta 6 astetan zehar euskararen inguruko denetariko ekitaldiak antolatu dituzte Angelu, Baiona eta Biarritzen, hamarnaka eragileren elkarlanaz.

https://www.mintzalasai.eus/

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN