Bat aldizkariaren 111 zenbakia argitaratu da: Bizindar digitala

Bizindar Digitalari eskainitako 111 zenbaki monografikoa András Kornai Hungariako Zientzien Akademiako irakasleak zabaldu du. “Hizkuntzen Heriotza Digitala” artikuluan, hizkuntzen zaurgarritasuna neurtzeko dagoeneko ohikoa den bizindarraren aurreikuspenak eta egoera digitalarenaren arteko ikerketa konparatibo interesgarria aurkeztu du. Ikerketa horren emaitza nagusia da orain arte egindako iragarpenen aldean arrakala digitalak sortutako hizkuntzen heriotza masiboaren ebidentziak are eta kezkagarriagoak direla, eta, beraz, beharrezkoa dela hizkuntzen presentzia digitala ziurtatzea ahalik eta modu indartsuenean hizkuntzen etorkizuna bermatzeko.

Andras Kornairekin batera Euskal Herriko hainbat adituk euskararen egoerari inguruko azterketa ere eskaini dute.

BAT 111

  • Andras Kornai. Hungariako Zientzien Akademia.  Hizkuntzen Heriotz Digitala
  • Josu Waliño (PuntuEUS Fundazioa). Euskararen bizitasun digitala ispiluaren aurrean.
  • Maite Goñi  (Euskararen Aholku Batzordea). Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean; Euskararen Aholku Batzordearen begirada
  • Aitzol Astigarraga eta Xabier Cañas (Euskal Wikilarien Elkartea). Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean
  • Josu Aztiria  (Elhuyar Fundazioa). Euskara ingurune digitalean hedatzeko ditugun hiru erronka: zaintza, adimen artifiziala eta lankidetza teknologikoa
Gurean Atala
  • Ainize de Madariaga Muthular. Komunitatea hats-bahitua. Hiztunaren trauma soziolinguistikoa: diagnosia eta aringarriak
 
  • Aitor Montes Lasarte. Arreta soziosanitarioa ele ofizialetan eskaintzeko estandarren aukera Euskal Herrian

BAT 111 zenbakia ohiko dendetan eta gure webgunean duzu eskuragarri

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN