Ikerketa honen helburua ikastetxeetan eta eskolaz kanpoko jardueretan haur eta gazteen erabilera neurtzea da.
Horretarako Euskal Herri mailako Kale Neurketaren metodologiaz baliatzen gara. Horrez gain, aztergai dugun eremuaren -ikastetxeen- ezaugarrietara egokitzen dugu ikerketa-metodologia. Dagoeneko, Soziolinguistika Klusterrak (eta aurretik SEI Elkarteak) badu eskarmentua horrelako neurketetan, izan ere, 2001az geroztik ari baita ikastetxeetan erabileraren neurketak burutzeko metodologia garatzen.