Urtero argitaratzen du Soziolinguistika Klusterrak bere jarduerak bildu eta laburtzen dituen txostena. 2020ko argitalpena ikusgai dago eta egun hauetan ematen ari zaio zabalpena.
Urte berezia izan da, zalantzarik gabe, 2020a. COVID-19aren pandemiaren eraginaz gain, 2020-2023 hausnarketa estrategikoari amaiera eman zaio eta lau urterako norabidea finkatu du erakundeak. Urteko Txostenea, aipatutakoez gain, proiektuz proiektu egindako lanaren zenbait zertzelada bildu dira eta zabalpen ekimenen eta elkarlan egitasmoen berri ematen da.