XXVI. JAGON Jardunaldia Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak

  • Jardunaldia azaroaren 19an izanen da, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan.
  • Egitaraua HEMEN
  • Izen-ematea (azaroaren 17ra arte): +34 948223471 / info@euskaltzaindia.eus

Euskaltzaindiak Iruñean eginen du XXVI. Jagon Jardunaldia. Azaroaren 19rako iragarri da eta Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan jardungo dute hizlari guztiek. Honela, bertan izanen diraEduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri, Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako Toki-entitateetako Euskara Teknikarien Sarea); Maider Etxaniz (Lizarra Ikastola); Mirentxu Oteiza eta Nora Iriarte (EIBZ); Esther Lakasta (Dindaia Fundazioa); eta Marta Diez (Sortzen).

Hezkuntzak berebiziko garrantzia du euskararen biziberritze prozesuan. Ildo horri eutsiz, estrategikoa da hezkuntzan egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean. Baina, zein da euskarak Nafarroako hezkuntzan duen egoera? Nola kudeatu eleaniztasuna ikastetxeetan orain eta etorkizunean? Zein erronka eta aukera berri ditu euskarak gela barnean eta gelatik kanpo? Zein egitasmo ari dira garatzen gela barnean eta gelatik kanpo?

Euskararen Akademiak gaur aurkeztu du jardunaldi berria, Iruñean duen ordezkaritzan, eta mintegiaren nondik norakoak azaltzen izan dira Sagrario Aleman Jagon sailburua eta Castillo Suarez euskaltzain urgazlea.

XXVI. Jagon Jardunaldia Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez antolatu da. Horren bidez, zenbait iritzi eta ikuspegi biltzen dituen bilgune bat eskaini nahi da, hausnartzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarlanean aritzeko.

Data

Aza 19 2021
Expired!

Ordua

9:00 - 14:30

Informazio gehiago

Informazioa eta izen ematea

Kokalekua

Kondestable Jauregia
Iruñea

Antolatzailea

Euskaltzaindia
Informazioa eta izen ematea