1991n sortu zen Nogará elkartea, Zaragozan, aragoiera babesteko eta irakasteko. Izan ere, ez dago Zaragozan Aragoiko hizkuntza ikasteko ez baliabide ez leku publikorik. Aragoiera-eskolak ematea du eginkizun nagusi elkarteak, batez ere jende helduari.
Presentzialak dira, erabat, Nogará elkarteak ematen dituen aragoiera-eskolak. Aragoiera ikasi nahi duten guztiak eskola presentzialetara joatea sustatzen du elkarteak; esperientziak erakutsi digunez, oso zaila da aragoera mintzatzea horrela ikasten ez bada. Horrez gain, aragoiera gizarteratzea eta Zaragozan aragoera-hiztunen komunitate bat sortzea ere helburu ditu elkarteak.
Gerta daiteke ikasleek zenbait arazo izatea —laneko ordutegia, bizilekua urruti egotea, biztanle gutxiko herriren batean bizitzea…—, baina egoera anitzetara moldatzen da irakaskuntza-lana, ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko eta aragoiera hedatzen lagundu nahi duen ikaslerik ez galtzeko. Hainbat irakasle ditu horretarako Nogarák. Ez da ezinbestekoa Zaragozan bizitzea irakasleak, Internet bidez irakasten baitute. Badugu horretarako sortutako plataforma bat: http://www.nogara-religada.org/moodle/
Boluntarioak izan dira beti irakasleak, ikasturte batean edo bitan izan ezik, non antolatzaileek helduen trebakuntzarako diru-laguntza txiki bat jaso zuten Aragoiko Gobernutik. Laguntza horri esker, lanaldi partzialean jardun ziren bi maisu.
Hitzargiak
Escuela d’Aragonés Nogará
JARDUNBIDEA
Asociación Cultural Nogará - Religada
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza, helduen hezkuntza, sozializazioa eta trebakuntza