Arnasguneen Nazioarteko Konferentziako bideoak, materialak, argazkiak eta hemeroteka ikusgai

Pasa den urriaren 16 eta 17an Azpeitian egindako Nazioarteko Konferentziaren material bilduma ikusgai dago sarean.

  • Hizlari guztiek erabili zituzten AURKEZPENAK deskargatzeko moduan daude.
  • Hitzaldi guztien 17 BIDEOAK ere ikusgai daude.
  • Bi egunetako 111 ARGAZKI erabili dira galeria osatzeko.
  • HEMEROTEKA bilduman prentsa, podcast eta telebistan agertu dena jaso da.
  • Eta UEMAk egun horietan argitaratutako 3 KRONIKA ere irakurgai daude.

Hurrengo asteetan arnasguneen gaiarekin lotutako eduki interesgarri gehiago egingo dira publiko. Eta hurrengo hilabeteetan Konferentziako zenbait hitzalditan oinarritutako artikuluak bilduko dituen liburua argitaratuko da, euskaraz eta ingelesez.

Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean Nazioarteko Konferentzia Soziolinguistika Klusterrak, UEMAk, UEUk eta Coppieters Fundazioak antolatu dute, Azpeitiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Parlamentuaren babesarekin.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN