Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI. Euskara oholtzetan: musika, hizkuntza, nazioartea (Uda Ikastaroa)

Azalpena

Etxepare Euskal Institutuaren misio nagusietako bat da euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzea eta ezagutaraztea. Gaur egun, 33 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta bertan 27 irakurle ari dira lanean euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzan. Horiez gain, 12 katedra sortu dira mundu osoko unibertsitateetan, euskal ikasketen garapena eta etorkizuna indartzeko.

Testuinguru horretan, “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI” ikastaroaren helburua da egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotzea, aurreko edizioetan bezala arlo ezberdinetako adituen ekarpenak jasoz. Aurten, musikaren eta hizkuntzaren arteko harremanari begiratuko diogu: musikan euskarak duen presentzia, gaur egun euskaraz sortzen den musika-aniztasuna, sortzaileek egiten dituzten hizkuntza-hautuak eta horiek nazioartekotze prozesuetan duten eragina izango ditugu hizpide.

Helburua

Gaur egungo euskarazko musikaren eta musikagintzaren egoerari buruzko ezagutza eguneratzea, joera nagusiak eta sortzaile berriak ezagutuz, batez ere kontuan izanda irakurleak nazioartean daudela ikasturte osoan.

Euskal musikariek nazioarteko testuinguruetan izan ditzaketen erronkak, beharrak eta erabaki estrategikoak identifikatzea, hizkuntza-hautuen eraginari erreparatuta.

Euskara eta musika sortzaileen arteko harremana sakontzea, hizkuntzak sorkuntzan, estiloetan eta publikoengan duen eragina aztertuz.

Nazioartekotzearen ikuspegitik hizkuntza-politikek eta kultur estrategiek duten garrantzia aztertzea, bai sortzaileentzat bai, eragile kulturalentzat.

Euskal musikaren gaia unibertsitateetan modu erakargarrian eta gaurkotasunez lantzeko irakurleei eta etorkizuneko irakurleei tresnak eskaintzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Etxepare Euskal Institutua

Zuzendaria

  • Monika Madinabeitia Medrano (Etxepare Euskal Institutua)

Data

Uzt 08 2026

Ordua

9:00 - 14:00

Prezioa

48 €

Informazio gehiago

Irakurri gehiago

Kokalekua

Miramar Jauregia
Donostia

Antolatzailea

Uda Ikastaroak. EHU
Uda Ikastaroak. EHU
Irakurri gehiago