130. zenbakia

Noiztik: 14/10/2022
Nora: 27/10/2022
soziolinguistika_albistaria_130.-zkia

130. zenbakia
2022ko urriak 14 – urriak 27


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Udalerri mailako hizkuntzen erabileraren neurketen emaitzen aurkezpenak
izaten ari dira iraila eta abendua bitartean
Neurketa berezi horietan, udalek berariaz eskatuta, udalerriko emaitza zehatz fidagarriak
eskuratzeko beharrezko datuak jaso ziren horretarako diseinatutako neurraldi eta ibilbideetan.
Hurrengo aurkezpenen berri soziolinguistika.eus-eko agenda atalean.

Berba-lapiko eta Berbekin proiektuen gaineko aurkezpenak Eskola Hiztun Bila
jardunaldietan
Eusko Jaurlaritzaren Ulibarri programa barruan EAEko ikastetxeetako hizkuntza normalkuntza
teknikari eta irakasleentzako urtero antolatzen diren jardunaldi hauen 2022ko edizioa Gasteizen egin
da urriaren 25 eta 26an. Bertan, besteak beste, Soziolinguistika Klusterreko bi proiektu aurkeztu dira.

Alan R. King Katedraren irekiera hitzaldia eman du Imanol Larreak eta bere
ikerketa-egonaldiak aurrera jarraitzen du
Hilabete pasa igaro da Imanol Larrea Klusterreko zuzendariak Galesen ikerketa-egonaldia abiatu
zuenetik. Urriaren 13an hitzaldia eman zuen Galesko Liburutegi Nazionalean, Soziolinguistika
Klusterrak euskararen erabilera handitzeko metodologien inguruan egiten duen lana aurkezteko.


1

130. zenbakia
2022ko urriak 14 – urriak 27

Ikerketak
Abian da euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien VIII. deialdia
[Euskaltzaindia] EHU eta Euskaltzaindiak gaur egin dute deia euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko
asmoz sortu ziren euskarazko doktorego tesien Koldo Mitxelena sarietarako. Sari bana esleituko da
bost jakintza-arlo nagusitan eta eskaerak egiteko epea azaroak 11n amaitzen da.

Ikerketa beka: Emakumeak euskararen normalizazioan
[Andoaindarra euskaraz] Ikerketa bekaren gaia emakumeek Andoaingo euskararen normalizazioan
egindako lana da eta proposamenak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaitzen da.


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
Jauzirako Prest
jardunaldiak

Ezagutzaren

Unibertsalizazioari

buruzko

bigarren

[Kontseilua] 2022ko azaroaren 10 eta 11an ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide izango dituen
jardunaldiak egingo dira Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta
Euskalgintzaren Kontseiluak lankidetzan antolatuta.

Badator “Zubi bat euskaratik” hitzaldi zikloa!
[Topagunea] Euskal hiztunok formatu eta kontzientziatu egin behar gara gure bizilagunei harrera
euskaratik eskaintzeko dugun arduraz. Horren harira, Topaguneak “ZUBI BAT EUSKARATIK” hitzaldi
zikloa antolatu du Auzoko egitasmoa martxan den zortzi herrietan.

Bertsolaritza aztertuko du Jone Miren Hernandezek New Yorkeko City
University-n, Bernardo Atxaga Katedrak antolatutako zenbait mintegiren
bidez
[Etxepare Institutua] Mintegiak ‘Opacidades, ausencias y silencios en el bertsolarismo.
(Re)interpretaciones feministas de una práctica cultural “extraordinaria”‘ du izenburu; urriaren 31n
hasiko da, azaroaren 4ra arte.

Hezkuntza sistemari buruzko Euskal Herri mailako gogoeta egin dute Kanbon
[Kazeta.eus] Eusko Ikaskuntza hezkuntza sistemari buruzko herri gogoeta garatzen ari da Euskal Herri
osoan. ‘Euskal hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen: Iparraldeko ahotsak’, hori izan da
urriaren 15ean, larunbatarekin, Seaskak Kanbon duen egoitzan antolatu foroan.

2

130. zenbakia
2022ko urriak 14 – urriak 27

Taula rodona “Reclaiming New Speakers, Revisiting Old Authenticities:
Basque, Catalan and Galician in 2022” – Eva Codó
[Blog RLD] El dia 6 d’octubre va tenir lloc la taula rodona “Reclaiming New Speakers, Revisiting Old
Authenticities: Basque, Catalan and Galician in 2022”, organitzada en línia per la EDiSo,
conjuntament amb la Universitat de Colorado Boulder. Aquí teniu una crònica d’aquest dia.


Liburuak eta artikulu zientifikoak
Ele-meleka proiektuaren azken argitalpenak eskuragarri
[Lasarte-Oriako Udala] Lasarte-Orian ere hainbat urte daramatzagu euskararen erabilera sustatzen
eta horren ondorioetako bat da orain aurkezten duguna: Ele-meleka, Bigarren Hezkuntzako
nerabeen hizkuntza-sozializazioan laguntzeko proiektua.

Galegoaren liburu beltza: 500 urte eta metafora
[BERRIA] Galegoaren bostehun urteko historia beltza bildu eta argitaratu du Carlos Callonek O libro
negro da lingua galega lanean, Francesc Ferrerek katalanaren kasuan eta Joan Mari Torrealdaik
euskararenean egin bide bertsuan.

Understanding how language revitalisation works: a realist synthesis
[Journal of Multilingual and Multicultural Development ] We seek to understand how revitalisation
efforts tap into the speech community, how local participation affects outcomes, and how this
involvement is supported and sustained by external programs, with a focus on language
revitalisation efforts in Australia.

Just. Journal of Language Rights & Minorities, Revista de Drets Lingüístics i
Minories is born
[Just. Journal of Language Rights & Minorities] With a wonderful special issue with wonderful
people, Just is born. More at http://LanguageRightsMinorities.org

Presència i ús del valencià en l’àmbit comercial
[Universitat de València] L’objecte d’aquesta tesi és estudiar la presència i l’ús del valencià en l’àmbit
comercial, un espai essencial de relació quotidiana. S’ha dissenyat una articulació metodològica
qualitativa i quantitativa.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


3

130. zenbakia
2022ko urriak 14 – urriak 27

Bestelako albisteak
Hizkuntza-ereduak, ikerkuntza eta euskararen etorkizuna
[Campusa] “Hizkuntza-ereduak, ikerkuntza eta euskararen etorkizuna” artikulua idatzi du Eneko
Agirre EHUko HiTZ Zentroako kideak.

“Bilbon suposatutzat ematen da gaztelaniaren ezagutza”
[ARGIA] Herrialde, kultura eta testuinguru ugari ezagutu ostean, pandemia betean itzuli zen Euskal
Herrira, alabarekin bertan geratzeko asmoz. Nazioarteko esperientzia horrek bertako errealitateari
ikuspegi kritikoz begiratzeko aukera eman dio.

(lan aukera) Assistant Professor – 2022/23 – Sociolinguistics
[University of California at San Diego] The Department of Linguistics within the School of Social
Sciences at UCSD invites applications for a tenure-track faculty position in Sociolinguistics at the level
of Assistant Professor, beginning July 1, 2023.

Babeslea:

Bazkide partaidea:

4