Finlandia herrialde elebiduna da, eta bi hizkuntza nazional eta bi hizkuntza-komunitate ditu. Hizkuntza-taldeak ez ditugu herritzat jotzen, Finlandiako biztanleak estatu-eraikitzaileak baitziren denak –Finlandiak 1917an deklaratu zuen independentzia–, eta herri bat osatzen dutela jotzen da. Suediera-hiztunek (“suediar-finlandiarrak”) osatzen duten gutxiengoak ez ditu gutxiengoen babeserako forma tradizionalak, baina, jakina, biztanleriaren gutxiengoa dira izatez (% 5,4).
Independentzia deklaratu zenean, herrialdearen zati batek (Åland Uharteak) ez zuen Finlandiaren zati izan nahi, haien hizkuntza eta kultura suediarrak baitziren. Uharteetako biztanleen gehiengo oso zabal batek Suediarekin, beren senide-herrialdearekin, bateratzea eskatu zuen, baina ez zuten autonomiarik edo bestelako neurri berezirik eskatzen, Suediarekin bateratzea besterik. Finlandiako suediera-hiztunentzat oso garrantzitsua zen biztanleriaren zati hori ez galtzea, eta estatu elebidun bat sortzeko arrazoietako bat izan zen erakustea Finlandiak ase zitzakeela Åland Uharteetako biztanleriaren eskakizunak.
Erabaki hori hartu zuen, halaber, Nazioen Ligak Genevan 1921ean, eta han konpondu zen Finlandiaren eta Suediaren arteko gatazka. Ålandeko biztanleen borondatearen kontra, erabaki zen Uharteek Finlandiaren zati izan behar zutela, baina autonomia zabala izan behar zutela. Suediera betiko bermatu behar zen. Finlandiako agintariekiko harreman guztiek suedierazkoak bakarrik izan behar zuten, eta suedierak bakarrik izan behar zuen komunikazio-hizkuntza Finlandiako estatuak edo Ålandeko agintariek finantzatutako eskoletan.
Hitzargiak
Act on the Autonomy of Åland
JARDUNBIDEA
Government of Åland
HIZKUNTZA
Suediera-uharteak
ERAGIN ESPARRUA
Lurralde-antolaketa, Administrazioa