• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Babigoù Breizh

Babigoù Breizh

Babigoù Breizh elkarteak lehen haurtzaroko zerbitzu bat eskaintzen du, bretoierazko hizkuntza-murgilketa ardatz duena.
 
Mikrohaurtzaindegi horrek eskolatu aurreko arreta eskaintzen du, bi hilabete eta erditik 4 urtera bitarteko haurrentzat. Haurrak murgilketa bidezko giro batean hezten dira, komunikazio-hizkuntza bretoiera dela. Han jarduten duten profesionalek bi konpetentzia dituzte: lehen haurtzaroko diploma dute, eta bretoieraz egiten dute. Haurtzaindegiak erakunde hauen aintzatespena du: CAF (Familia Laguntzarako Kutxa), ARS (Eskualdeko Osasun Agentzia) eta PMI (Ama eta Haur Babesa). Ezarritako erregelamendua eta segurtasun-arauak lehen haurtzaroko egitura guztiei ezarritako berberak dira. Tarifak familia bakoitzaren diru-sarreren araberakoak dira, haurtzaindegia CAFen Zerbitzu Bakarraren Prestazioari atxikia baitago.
 
Zerbitzua denentzat da, etxean hitz egiten den hizkuntza edozein dela ere. Familiei elebitasunean laguntzeko, taldeak bretoierazko hastapen-jarduera ludiko batzuk antolatzen ditu, aukera ematen diena gurasoei beren seme-alabekin bretoieraz hasteko giltzarri batzuk izateko.
 
Bretoierazko lehen haurtzaindegia ireki aurretik (2011ko urrian ireki zen), frantsesez eskaintzen zen zerbitzua, eta profesional batek edo gutxi batzuek baino ez zuten hitz egiten bretoieraz. Bretoierazko lehen haurtzaindegia irekitzeak urrats bat aurrera behar horri erantzuten dio, eta bide ematen du hizkuntza-murgilketa lehenago hasteko.
 

JARDUNBIDEA

Babigoù Breizh

HIZKUNTZA

Bretoiera

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

Babigou_Breizh.pdf

SARE SOZIALAK

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra