"Clube da Lingua"-k, Vila de Cruceseko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Normalizazio Taldeak sustatutakoak, parte-hartze sozialeko proiektuak garatzen ditu hizkuntza-normalizaziorako, bere "Palabras de Pedra" programaren barruan. "Palabras de Pedra" parte-hartze sozialeko proiektu bat da, jarrerak hobetzeko eta galegoaren erabilerak hedatzeko diziplinarteko sare baten bidez: geografia, historia, artea, soziolinguistika, antropologia…
Bereziki, bi proiektu ditugu ardatz:
1. "Regueifesta": ahozko inprobisazioa (regueifa) bultzatzea irakaskuntzan, Baioko IES Maximino Romerorekin lankidetzan. Prozesu horretan, Euskal Herriko ikasleekin kooperatzeko eta trukea egiteko proiektu bat sartzen da: "Regueibertso" proiektua. Horrek regueifak bertsolaritzarekin lotzen ditu.
2. "Tattoos da Galiza": hizkuntza inoiz ikusi gabeko alor ezezagun batean, tatuajeetan, ikusarazten duen sare sozial bat sortzeko proiektu bat da. 2014-2015 ikasturtean, parte-hartze sozialeko prozesu bat sortu zen, eta, haren amaieran, galegoz grabatutako edo gai galegoa duten tatuajeen lehen liburua argitaratu zen, crowdfunding-kanpaina baten bidez. Ikasturte honetan, bigarren edizioa ari gara lantzen.