• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketak. Udalerriak
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  Izaskun Arrue ikerketa
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Aktualitatea
  3. Albisteak
  4. ELE – Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

ELE – Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Euskararen normalizazio bidean esanguratsuak diren hiru erankunderen arteko elkarlana da egitasmo honen oinarria dagoena: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak eta UEMAk indarrak batu dituzte udalerri euskaldunetan aurrerapausoak emateko. Gipuzkoako Foru Aldundia eta UEMA lan molde berri bat lantzen aritu dira administrazio bakoitzaren eskumen esparruko plangintza tresnetan prebentzioaren ikuspegia txertatzeko. Bide horretatik, eragin linguistikoa ebaluatzeko sistema bat -Eragin LInguistikoa Ebaluatzeko tresna- garatu dute: ELE

Izan ere, gune soziolinguistiko euskaldunenetan geldialdi bat sumatzen ari da: euskaldunen proportzioan galdu dute udalerri euskaldun guztiek, eta euskararen kale erabileraren datuetan ere sumatu da gelditze hori. Adituen iritziz, euskaraz bizitzeko baldintzen aldakortasuna handia da eta pertsonen edota erakundeen jardunaren eraginpekoa da. Adibidez, hirien eta herrien geografian egindako aldaketek hizkuntzen garapenean eragin dutela nabarmentzen ari dira hizkuntzalariak. Horregatik, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko eta bitartekoak jartzeko, aspektu sozial guztiak kontuan hartu behar dira, lurraldearen garapenarenak eta antolaketarenak, eta hirigintzarenak barne.

Hortaz, arnasguneak sustatzeko eta hedatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2012ko maiatzean udalerri euskaldunak, euskaldun kopuru handia dutenak, zaintzeko, sustatzeko eta hedatzeko.

Egitasmo honen helburu nagusia da herri erakundeen esku-hartzeek udalerri euskaldunetako euskararen egoeran izan dezaketen eragina aurreikustea eta neurtzea, eta, balizko kalteak neurri zuzentzaileen bidez zuzentzea edota murriztea.

Udalerri euskaldunek euskaraz bizirik irauteko, soziolinguistikoki diren modukoak izaten jarrai dezaten, besteren artean, beharrezkoak dira honakoak:

  • Erakunde publikoetan prebentzioaren ikuspegia txertatzea, garatzen duten ohiko jarduerak kalterik ez eragiteko gune euskaldun horien euskarazko gizarte bizitzan eta kultur garapenean.
  • Arnasguneak ugaritzea, euren inguruetara hedatuz. Normalizazio prozesuaren ibilbide naturala hori baita, hain zuzen, arnasgune izan daitezkeen eremuak arnasgune bilakatzea.

JARDUNBIDEA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

HIZKUNTZA

Euskara

ERAGIN ESPARRUA

Lurralde-antolaketa, Hizkuntza politika, Hirigintza, Prebentzioa

FITXA TEKNIKOA

ELE_doc.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook
Twitter

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra