Patrikako Euskarazko Hiztegi Txikian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiak zortzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.
Hiztegia bost zatitan banatu da: lehenengoan agurrak azaltzen dira ( gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar); bigarrenean leku izenak eta hauetara joateko oharrak ( ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika…); hirugarrenean ostalaritzarekin zerikusia duten hitzak (gela bikoitza, jatetxea, ogitartekoa, eguneko menua,…); laugarrenean egunak, hilabeteak, urtaroak,… eta azkenik zenbakiak.
Bestalde, euskararen historia eta egoerari buruzko zenbait azalpen eta datu ageri dira. Esaterako Donostiako edota Gipuzkoako hiztunei buruzko datuak ematen dira.
Turistak eta bisitariak sentsibilizatzeko egitasmoa da, bertako errealitate linguistikoaren berri emanez eta hitz batzuk euskaraz erabiltzeko aukera eskura jarriz.
Hiztegi horiek doan banatzen dira turistak dabiltzan lekuetan: turismo bulegoetan, hoteletan, hainbat taberna eta museotan, Tabakaleran, eta abar. Horrez gain, kanpotik kongresuetara eta kultur ekitaldietara datozen profesionalei ere banatzen zaie: Zinemaldian, Jazzaldian, Dferian, eta abar