• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. L’Office du Jèrriais

L’Office du Jèrriais

Lehen eta bigarren hezkuntzako eskoletan eta helduei jerseyera irakasteko programa bat da. Haren helburua da Jerseyko hizkuntza gutxitu ofizialak bizirik iraun dezan bermatzea, jerseyeraren kolorearekin, gatzarekin eta indarrarekin ikasleen irudimena bereganatuz.
 
L’Office du Jèrriais 1999an sortu zen jerseyera irakasteko eta sustatzeko. Hasieran, 13 eskolatan irakasten zen, baina kopuru hori handitzen joan zen etengabe, jerseyera lehen hezkuntzako eskola guztietan eskaini arte. 2012tik, eredu berri bat ezarri da, eta, eredu horretan, lehen hezkuntzako lau eskola erabiltzen dira Pallion gisa (jerseyeraren zentroak) eskolaz kanpoko klaseetarako. Bigarren hezkuntzako eskoletan irakasten da eskaria dagoen tokietan, eta helduentzako eskolak ere ematen dira zenbait mailatan.
 
Bigarren Mundu Gerra baino lehen, St Helier-etik kanpoko jende gehienak bazekien jerseyeraz. 1987ko erroldak erakutsi zuen hiztun-kopurua 5.700era jaitsi zela, gutxi gorabehera. 2001ean, kopuru hori 2.700era jaitsi zen, gutxi gorabehera, eta horietatik 113k bakarrik esaten zuten jerseyera egunerokotasunean erabiltzen zutela. Gaur egun, litekeena da 1.000 hiztun bakarrik egotea, baina 2012ko inkesta batek adierazi zuen laginaren % 30ek hitz egin eta uler zezakeela jerseyera pixka bat. 1997an, lehen hezkuntzako haurren gurasoei galdetu zitzaienean ea gustatuko litzaieken beren seme-alabek jerseyera ikasteko aukera izan zezaten, erantzuna erabatekoa izan zen. Ondorioz, gobernuak diruz lagundu zituen Le Don Balleine Trust erakundeak ematen zituen klaseak; erakunde hori jerseyeraren argitaratzailea izana zen lehen. The Trust-ek L’Office du Jèrriais sortu zuen. Hasieran, langile bakarra zuen, baina, gero, hiru langile eta hainbat boluntario izatera iritsi zen. Hala ere, lanaldi osoko bi langile erretiro-adinera iristen ari dira, eta, aurrekontua ia % 20 murriztu denez, programak etorkizun iluna du aurrean.

JARDUNBIDEA

L’Office du Jèrriais

HIZKUNTZA

Jèrriais

ERAGIN ESPARRUA

Hezkuntza, Hizkuntza sustatzea

FITXA TEKNIKOA

LOffice_du_Jerriais.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook
Twitter

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra