• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Na llingua de casa

Na llingua de casa

"Na llingua de casa" kanpainaren helburua da leonera hizkuntza eremu publikoan ikusaraztea, esparru horretan idatzizko komunikazioa gaztelar hizkuntza ofizialean egin baita beti. Kartelak jarri dituzte ongi ikusteko moduko tokietan, hizkuntza hori ezagutzen ez duten pertsonek haren berri izan dezaten. Era berean, hizkuntzari duintasuna ematen dio hizkuntza hori ezagutzen dutenen artean, prestigio soziala duen eremu batean idatziz erabilita.

Besteak beste, material hauek sortu dira: lokalak irekita edo itxita daudela jakinarazteko sarrerako ateetan zintzilikatzeko kartelak (bi aldeetara inprimatuak), komunetako ateetan emakume edo gizonenak diren adierazteko kartelak, ateak zein norabidetara ireki behar diren adierazteko “emburriare” eta “tirare” kartelak, eta kanpainari, leonera hizkuntzari eta El Teixu elkarteari buruzko informazio nagusia jasotzen duen liburuxka bat.

Gainera, materialaren zenbait bertsio egin dute, banatuko den eremuko hizkuntza-aldaeraren arabera. Halaber, zenbait diseinu ere erabili dira, hizkuntza ezagutzen ez duen edonork ikur errazen eta ulergarrien bidez mezua ongi uler dezan. Hartara, jendeak kartelaren edukia ez ulertzea ekidingo da, eta kontzeptuaren eta lexikoaren arteko harremana bultzatuko da, kanpainan erabili diren terminoak ikasteko prest dagoen jendeari laguntzeko.

Materiala doan banatu da, eta hizkuntza erabiltzen den eta hura berreskuratzeko jarduera gutxi edo batere ez dagoen eremuetan banatu da.

JARDUNBIDEA

El Teixu, Rede pal Estudiu y Defensa de la Llingua Asturllionesa

HIZKUNTZA

Asturiera

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

Na_llingua_de_casa.pdf

SARE SOZIALAK

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra