• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Upa-upa, ubinakõnõ

Upa-upa, ubinakõnõ

“Upa-upa, ubinakõnõ” tokiko jaioberri, adingabe eta haien gurasoentzako võrozko kantuen hirugarren CDa da.
Haurrentzako võrozko kantuak dituzten CDak jaioberri guztien gurasoei banatzen zaizkie tokiko ospitaleetako erditze-departamentuetan. Ukitu garaikidea duten bertako kantu errazak jasotzen dituzte CDek. Gurasoek kantuak abesten dituzte, eta haurrekin batera entzuten dituzte. Kantu horiek gurasoak bultzatzen dituzte seme-alabekin tokiko hizkuntza erabiltzera haiek jaio orduko. Gainera, haur zaharragoek kantuak ikas ditzakete CD horietatik. CD horiek asko erabiltzen dira, halaber, irakaskuntza-material gisa tokiko haurtzaindegietako hizkuntza-habietan, bai eta eskoletako võro-klaseetan ere. Neurri horrekin, hizkuntza belaunaldiz belaunaldi transmititzea sustatzen da. Proiektua “Kõnele lapsega võru keelt” (‘Hitz egin võroz zure haurrarekin’)  informazio- eta gizarteratze-kanpainaren zati da, estonierara bakarrik lerratzea saihesteko.
 
Lehenengo CDa, “Laulami latsilõ, laulami latsiga” izenekoa, 2005ean ekoitzi zen (2.000 aleko tirada + beste 2.000); bigarren CDa, “Mina lätsi Siidile”, 2009an (2.000 + beste 2.000); eta hirugarrena, “Upa-upa ubinakõnõ”, 2015ean (2.000). CD guztiak Võro Institutuak argitaratu zituen, eta kantu herrikoien zein zenbait musikarik idatzitako eta abestutako kantuen bilduma bat dakarte. CD bakoitzak liburuxka bat dakar hitzekin eta bertso klasikoekin.
 
CD horien ekoizpenean (kantuen hautaketa eta moldaketa, grabaketa), tokiko folk-musikari profesionalen belaunaldi gazteenek eta võroz hitz egiten duten haurrek hartu dute parte. 

Ospitaleetan banatzeaz gain, salmentak ere antolatu dira.
 

JARDUNBIDEA

Võro Instituut

HIZKUNTZA

võro

ERAGIN ESPARRUA

Transmisioa, Hezkuntza, Irakaskuntza

FITXA TEKNIKOA

Upa_upa.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra