GJH galdua. Arriskuan dauden hizkuntzak eta Garapen Jasangarria

Kongresuan hizkuntzaren eta garapen jasangarriaren arteko lotura garatu eta nabarmenduko da. Hobe ulertzeko bideak aztertuko dira, eta bereziki arriskuan dauden hizkuntzak, gutxiagotuak eta indigenak sustatzeko konpromisoa sortuko du, garapen jasangarria lortzeko.

Azken xedea da Garapen Jasangarrirako Helburu berri bat (18) sortzen eta formulatzen laguntzea, hizkuntzari eta helburu hori NBEren 2030 Agendaren esparruan eta hortik aurrera aplikatzeak izan behar dituen inplikazioei eskainia.

 

Informazio gehiago

Kongresua 2025eko urriaren 22tik 25era izango da, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Parte-hartzea hibridoa izango da. Online streaming eta bat egiteko esteka izena ematen denean egongo da eskuragarri.

Kongresuko hizkuntzak ingelesa eta euskara izango dira, eta aldibereko interpretazioa egongo da.

Euskal hizkuntzari eta kulturari lotutako eremu batera ateraldia antolatuko da fisikoki parte hartzen dutenentzat.

Komunikazioak aurkezteko moduari buruzko informazio guztia hemen.

Komunikazioak igotzea

Abstractak 600 – 800 hitzekoak izango dira (erreferentziak kenduta) eta EasyChair bidez igo behar dira: https://easychair.org/my/conference?conf=felxxix2025, 2025eko maiatzaren 15a baino lehen, 23:59 GMT.

Abstractak ingelesez aurkeztu behar dira. Hala ere, euskaraz idatzitako eta ingelesera itzulitako proposamenak ere onartuko dira.

Mesedez, aintzat hartu abstract guzitak

  • EasyChair bidez igo behar direla,
  • ezin dira emailetik bidali,
  • PDF artxiboak izan behar dira,
  • ezin da Microsoft Word dokumenturik igo (.docx edo .doc dokumentuak).

EasyChair-en PDF formatuan igotako abstract-ak baino ez dira aztertuko.

Abstract-en egileei 2025eko ekainaren 30a baino lehen jakinaraziko zaie proposamena onartu den, eta 2000 – 3000 hitzeko dokumentu batera zabaltzeko eskatuko zaie, Programaren Batzordeak egindako iruzkinak kontuan hartuta, eta formatuak FELek 2025eko irailaren 11rako argitaratutako jarraibideen arabera egokitzeko.

Kongresuko gai nagusiei lotutako proposamenak baino ez dira kontuan hartuko programan sartzeko. Konferentzia-dokumentuan testuinguruaren, aztertutako gaiaren, erabilitako metodologiaren eta erreferentzia nagusien berri eman beharko da labur-labur, emaitza eta ondorio nagusien aipamenarekin batera.

Konferentzia-liburuak biltzar-liburu gisa bilduko dira, eta kongresuaren web-orrian jarriko dira eskuragarri.

Konferentziako lan hautatuak Brill nazioarteko editore nagusiak argitaratuko ditu FEL-Brill Endangered Languages Series Sailaren barruan.

Data garrantzitsuak:

  • 2025eko maiatzaren 15a: abstract-ak igotzeko azken eguna
  • 2025eko ekainaren 30a: aukeratutako egileei jakinarazpena bidaltzea
  • 2025eko irailaren 11: kongresuko dokumentuak aurkezteko azken eguna
  • 2025eko urriaren 22, 23, 24a: kongresua
  • 2025eko urriaren 25a: ateraldia

Harremanetarako helbidea: fel2025@ehu.eus

Nola bidali

EasyChair plataforma ezagutzen ez baduzu:
– Sartu EasyChair webgunean, https://easychair.org
– Sakatu “Log in”
– Sakatu “create an account”
– Bete inprimakia eta irakurri jarraibideak.

Kontua sortu eta aktibatu ondoren, zoaz FEL2025-eko aurkezpenak igotzeko estekara, sakatu “author”, eta aurkezpenak igotzeko webgunera eramango zaitu.

FELeko Batzorde Antolatzailea

  • Salem Mezhoud
  • Eda Derhemi
  • Chris Moseley
  • Hakim Elnazarov
  • Steven Krauwer

Katedrako Batzorde Antolatzailea

  • Ines Garcia Azkoaga
  • Ibon Manterola Garate
  • Jone Goirigolzarri Garaizar
  • Amaia Izkue Daroca
  • Leire Diaz de Gereñu Lasaga
  • Maite Garcia Ruiz
  • Mikel Mendizabal
  • Beñat Garaio
  • Arkaitz Zarraga
  • Paula Laita

Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez: fel2025@ehu.es

Data

Urr 22 - 25 2025

Ordua

Egun osoa

Informazio gehiago

Irakurri gehiago

Kokalekua

Letren Fakultatea (EHU)
Gasteiz

Antolatzailea

MHO UNESCO Katedra
Irakurri gehiago